×
CONNECT

News and Events

16 apirila 2023

Juan José Larrea

Juan José Larrea Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historia katedraduna da. Doktoregoa Toulouse II–Le Mirail unibertsitatean eskuratu zuen.

Haren lanak bi ikerketa esparru jorratzen ditu: Baskoniaren eta Iruñeko erreinuaren historia sozial eta politikoa, inperioaren amaieratik lehen aro feudalera arte; eta Goi Erdi Aroko Mendebaldeko landa eremuaren historia, bereziki artxibo karolingio goiztiarrenen bitartez.

Ikerketa esparru biekin lotutako zenbait doktorego-tesiren zuzendaria izan da, eta bada, eta IN moduan Plan Nazionaleko zenbait proiektu koordinatu ditu.

CNRS-Université de Toulouse-Jean Jaurès-eko Framespa laborategiko kide elkartua da, bai eta Cercle de Travail sur les conditions de production du savoir médiévistique (LaMOP-CNRS) delako taldeko kidea ere. Ikertzaile bisitaria izan da Münsterreko Unibertsitateko Institut für Frühmittelalterforschung ikergunean.

2001 eta 2004 artean Euskal Herriko Unibertsitateko euskara errektoreordea izan zen.


© 2022 - 2023.

CONNECT
Societies on the Edges: A Combinative Approach to Cross-Cultural Connections in Early Medieval Western Europe