CONNECT ikerketa proiektua 2021eko irailean jarri zen abian Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Burgoseko eta Kantabriako unibertsitateetako ikerlarien partaidetzarekin.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Agencia Estatal de Investigación-ek finantzatzen du 2021etik 2025era bitartean (PID2020-115365GB-I00) eta zuzendariak Francesca Tinti eta Juan José Larrea irakasleak dira.
Proiektuak eskualde horietan gertatzen diren kulturarteko konexioak aztertzen ditu, elkarloturiko hiru gai direlarik ikerketaren ardatzak:
Topaketak, Pertzepzioak eta Irudikapenak, eta Hizkuntzak eta Identitateak.
Taldekideen jakintza-arloen aniztasunari esker, historialariek, filologoek eta arkeologoek osatzen baitute ikertaldea, diziplinarteko azterketa sakon baten praktikak ezaugarritzen du proiektua.