Guadalupe Lopetegui Semperena irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen doktore-tesia eta 1995 urtez geroztik, Ikasketa Klasikoak Departamentuan, Latin Filologiako Irakasle Titularra da.
Bere tesian oinarritutako lana argitaratu zuenetik (Nafarroako Antso VI.ren dokumentazioaren edizioa eta analisi linguistikoa), hiru ikerketa ildo nagusi garatu ditu: 1) Erdi Aroko latinaren eta garaiko hizkuntza mintzatuen arteko erlazioak, ikuspuntu soziolinguistikoa abiapuntu hartuta; 2) Erdi Aroko intelektualen formakuntza erretorikoa eta gramatikala; eta 3) Antzinaro Berantiarreko eta Erdi Aroko arte erretorikoaren eduki doktrinalaren eta aplikazio praktikoaren estudioa, epistolografian, dokumentazioan eta, oro har, literatur generoetan.
Hirugarren ikerketa ildoa orokorrean emankorrena izan bada ere argitaratutako lanei dagokienez, azken ikerketa proiektuetan, bere ikerketa ibilbideko lehen esparruari helduz, latinezko diplomen azterketari ekin dio berriro. Idatzizko latinak azaltzen dituen elementu lexiko, estilistiko eta formalen bitartez, testuinguru eleanitzetan sortutako egoera soziolinguistikoaren alderdi anitzak aztertzea da azken lanen helburua.
CONNECT
Societies on the Edges:
A Combinative Approach to Cross-Cultural Connections in Early Medieval Western Europe