×
Juan José Larrea

Juan José Larrea Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historia katedraduna da. Doktoregoa Toulouse II–Le Mirail unibertsitatean eskuratu zuen.

Haren lanak bi ikerketa esparru jorratzen ditu: Baskoniaren eta Iruñeko erreinuaren historia sozial eta politikoa, inperioaren amaieratik lehen aro feudalera arte; eta Goi Erdi Aroko Mendebaldeko landa eremuaren historia, bereziki artxibo karolingio goiztiarrenen bitartez.

Ikerketa esparru biekin lotutako zenbait doktorego-tesiren zuzendaria izan da, eta bada, eta IN moduan Plan Nazionaleko zenbait proiektu koordinatu ditu.

CNRS-Université de Toulouse-Jean Jaurès-eko Framespa laborategiko kide elkartua da, bai eta Cercle de Travail sur les conditions de production du savoir médiévistique (LaMOP-CNRS) delako taldeko kidea ere. Ikertzaile bisitaria izan da Münsterreko Unibertsitateko Institut für Frühmittelalterforschung ikergunean.

2001 eta 2004 artean Euskal Herriko Unibertsitateko euskara errektoreordea izan zen.

Francesca Tinti

Francesca Tinti Ikerbasque Ikerketa irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia Sailean (UPV/EHU).

Boloniako Unibertsitatean graduatu zen eta doktoretza Paduako Unibertsitatean lortu zuen. 2009an UPV/EHUn sartu aurretik, Cambridge eta Boloniako Unibertsitateetan lan egin zuen hainbat urtez.

Bere ikerketa-interesek Goi Erdi Aroko historia erlijioso, sozial eta kulturala barne hartzen dute. Agiriei eta kartularioei buruzko lan ugari argitaratu ditu, Goi Erdi Aroko Ingalaterrako eta ekialdeko lurralde frankoetako dokumentu-praktiketan agertzen diren latinaren eta tokiko hizkuntzen arteko elkarrekintzetan bereziki ardaztuta.

Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, besteak beste, la Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano-aren edizio digitala eta The Languages of Early Medieval Charters.. Goi Erdi Aroan ematen diren Ingalaterraren eta Europako kontinentearen arteko harremanetan ere interesatuta dago, eta berriki Europa eta anglosaxoiei buruzko liburu bat Cambridge University Pressekin argitaratu du (2021).


© 2022 - 2024.

CONNECT
Societies on the Edges: A Combinative Approach to Cross-Cultural Connections in Early Medieval Western Europe