×
Theodora Paraskevopoulou

Theodora Paraskevopoulou Erdi Aroko Historiako doktorego-ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Bere ikerketak, Francesca Tintik eta Eneko Lópezek zuzenduta, grezierak Erdi Aroko mendebaldeko Europan izan zuen eragina aztertzen du, Ingalaterra anglosaxoian arreta berezia jarriz.

Nagore Palomares

Nagore Palomares doktorego-ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia Sailean.

Lehenago, ikerketa-laguntzailea izan zen Alcalako Unibertsitatean, non Hizkuntza Modernoetan eta Itzulpengintzan lizentziatu zen. Bere gaur egungo ikerketa, Francesca Tinti doktoreak zuzenduta, Goi Erdi Aroko Ingalaterran eta ekialdeko lurralde frankoetan ematen den latinaren eta tokiko hizkuntzen arteko elkarrekintzetan oinarritzen da.

Nora Igartua

Nora Igartua. Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia Saileko doktoregaia. Penintsulako iparraldeko Goi Erdi Aroko monastegietako praktika dokumentalak eta idazkeraren erabilerak, IX eta XII. mendeen artean izenburuko ikerketa egiten ari da, Juan José Larrea Conde irakaslearen zuzendaritzapean.

Bere ikerketetan, Nafarroako Leireko San Salbatore monastegiko artxiboko funtsen arteko pergamino zaharrenetariko bat aztertzen du. Idazkera bisigotikoa du eta pankarta izenaz ezagutu izan da. Pergamino honen azterketak, XI. mendeetan eta XII. mendearen hasieran Leireko scriptorium-ean idatzitako memoriaren eraikuntza-prozesuarekin zerikusia duten hainbat  alderdi jorratzeko aukera eskaintzen du.

Aitor Armendariz

Aitor Armendariz Bosque FPU programako doktoregaia da UPV/EHUn.

Bertan bere tesia burutzen du Comunidades, violencia y territorialidad en las regiones del norte peninsular en los siglos X y XI deiturikoa, Juan José Larrea eta Ernesto Pastorren zuzendaritzapean. Baliabide landugabeak ustiatzeko eta bereganatzeko moduak aztertzen ditu, baita landa munduan lurraldea kontrolatzeko mekanismoekin eta indarkeriarekin hauek duten harremana ere. Era berean, kultura idatziaz eta haren transmisioaz arduratzen da.

Andrea Aparicio

Andrea Aparicio Lozano EHU/UPVko doktoregaia da, Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko programaren barruan.
Bere tesiak Formas de dominación y estructuras de parentesco en la sociedad rural de los siglos X y XI du izenburu eta Juan José Larrea eta Lluís To Figueras dira bere zuzendariak. Bere ikerketen ildo nagusiak lurraren eskuratzea, ahaidetasun egiturak eta kultura idatzia dira, beti ere kontrol-mekanismoei arreta berezia jarriz.

Izei Permach Agirre

Izei Permach Agirre UPV/EHUko doktoregaia da, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko programaren jasotzailea.

Juan José Larrearen eta José Ramón Díaz de Duranaren zuzendaritzapean, Sociedad medieval y ficciones de igualdad: la evolución de las sociedades de la Vasconia pirenaica y cantábrica y la construcción de mitos igualitarios (siglos XI al XV) izendatutako tesiak bilakaera soziopolitikoak eta horiei lotutako errepresentazio sistemak aztertzea du helburu.

Pablo Acal

Pablo Acal Kantabriako Unibertsitatean (UC) doktoratu aurreko bekaduna da, Zientzia Historikoen Departamentuan, eta bere ikerketa 'Concepción Arenal' bekaren bidez finantzatzen da.

Obispo, monacato y hagiografía: una aproximación comparada a la figura y funciones de los obispos/abades en la Península Ibérica e Inglaterra (siglos XI-XII) izeneko tesia lantzen ari da, Leticia Agúndez (UC) eta Francesca Tinti (UPV/EHU) doktoreen gidaritzapean.

Bere ikerketak abade-erantzukizunak dituzten gotzainak ditu ardatza, ikuspegi hagiografiko eta historiografiko batetik, bere irudikapen sinbolikoa eta izaera arketipikoa kontuan hartuta, eta baita ere bere eliza-ibilbidea eta botere-sareak sortzea.


© 2022 - 2024.

CONNECT
Societies on the Edges: A Combinative Approach to Cross-Cultural Connections in Early Medieval Western Europe