David Peterson Historian lizentziatua da Oxfordeko Unibertsitatean eta Erdi Aroko Historian doktorea Burgosko Unibertsitatean (2006).
Bere ikerketa Goi Erdi Aroko Ipar Iberiako gizartean ardazten da, batez ere iturri idatzietan eta onomastikoetan oinarrituta.
Demanda mendilerroari eta Ebro Garaiko eskualdeari buruzko bi monografia egin ditu, 2006an eta 2009an hurrenez hurren.
Euskal Herriko Unibertsitatean egon zen bitartean, Donemiliaga Kukulako Becerro Galikanoaren edizio digitalaren garapenaren arduraduna izan zen (https://www.ehu.eus/galicano/?l=eu). Egun, bere ikerketa Erdi Aroko dokumentazioan eta Goi Erdi Aroko Gaztelako onomastikan dagoen islamiar eraginaren ebidentzian ardazten da.
2015etik Erdi Aroko Historia irakasten du Burgosko Unibertsitatean.
Jesús Lorenzo JiménezJesús Lorenzo Jiménez Historian doktoratu zen 2008an, eta arkeologo profesional gisa lan egin zuen 2009-2011 aldirako MECen mugikortasun-beka bat jaso aurretik. Beka horrek Chieti-Pescarako Unibertsitatera (Italia) eraman zuen. 2012-2016an Juan de la Cierva doktoratu ondoko ikerlaria izan zen UPV/EHUn, eta gaur egun irakasle atxikia da bertan.
Bere ikerketa al-Andalus du ardatz, Islamicate Society delakotzat hartuta, non hainbat eredu sozial eta kulturalen konbergentzia ikus daitekeen. Testuinguru horretan, VIII. eta XI. mendeen arteko Ebro Ibarreko mugaldeko jendartea aztertzeari arreta berezia eskaini dio, elkartrukerako eta hibridaziorako leku gisa ikusita.
Metodologiaren ikuspegitik, iturri idatzien eta aurkikuntza arkeologikoen azterketa bateratu ditu, Espainian, Italian, Libian eta Zipren hainbat ikerketa-taldek egindako indusketetan parte hartu izanari esker (UPV/EHU, CSIC, Chietiko Unibertsitatea).
Gaur egun, Nafarroan dagoen Valtierrako indusketa zuzentzen du. Bere ikerketak argitalpen ugaritan plazaratu ditu, Espainiako eta Europako aldizkarietako artikuluak, liburu-kapituluak, liburu bat eta arabiar testuen edizio bat barne.
Eneko LópezEneko López Historia eta Erakunde Ekonomikoetako irakasle atxikia da UPV/EHUn.
Al-Andalusen eta mendebaldeko Mediterraneoaren ekonomia du espezializazio-eremu nagusia, VIII. mendetik XI. mendera.
Bere tesi-doktorean, Centro de Ciencias Humanos y Sociales-Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CCHS-CSIC) delakoan irakaslea den Eduardo Manzano Morenoren zuzendaritzapean idatzia, al-Andaluseko hego-ekialdeko hiri-hazkundea omeiar aldian aztertu zuen.
Hiru ikerketa ildo ditu nagusi: 1) Omeiar estatuaren eta Iberiar Penintsulako iparraldeko kristau erakunde politikoen arteko harreman instituzional, ekonomiko eta politikoak; 2) Ekoizpen ekonomikoa eta estatu islamikoek egiten duten kultura materialaren erabilera politikoa 3) hiri- eta merkataritza-hazkundea, islamizazio eta arabizazio prozesuetan duen eragina barne.
Mercaderes, artesanos y ulemas. Las ciudades de las coras de Ilbira y Pechina en época omeya liburuaren egilea da (UJA argitaletxea, 2020) eta Medina Azahara tituludunaren egilekidea (National Geographic, 2018).
Era berean, Una nueva mirada a la formación al-Andalus. La arabización y la islamización desde la interdisciplinariedad liburua (UPV/EHU, 2022) editatu egin du.
Guadalupe LopeteguiGuadalupe Lopetegui Semperena irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen doktore-tesia eta 1995 urtez geroztik, Ikasketa Klasikoak Departamentuan, Latin Filologiako Irakasle Titularra da.
Bere tesian oinarritutako lana argitaratu zuenetik (Nafarroako Antso VI.ren dokumentazioaren edizioa eta analisi linguistikoa), hiru ikerketa ildo nagusi garatu ditu: 1) Erdi Aroko latinaren eta garaiko hizkuntza mintzatuen arteko erlazioak, ikuspuntu soziolinguistikoa abiapuntu hartuta; 2) Erdi Aroko intelektualen formakuntza erretorikoa eta gramatikala; eta 3) Antzinaro Berantiarreko eta Erdi Aroko arte erretorikoaren eduki doktrinalaren eta aplikazio praktikoaren estudioa, epistolografian, dokumentazioan eta, oro har, literatur generoetan.
Hirugarren ikerketa ildoa orokorrean emankorrena izan bada ere argitaratutako lanei dagokienez, azken ikerketa proiektuetan, bere ikerketa ibilbideko lehen esparruari helduz, latinezko diplomen azterketari ekin dio berriro. Idatzizko latinak azaltzen dituen elementu lexiko, estilistiko eta formalen bitartez, testuinguru eleanitzetan sortutako egoera soziolinguistikoaren alderdi anitzak aztertzea da azken lanen helburua.
Leticia AgúndezLeticia Agúndez Kantabriako Unibertsitateko Zientzia Historikoen Saileko irakaslea da, non Doktoretza Erdi Aroko Historian lortu zuen (2011).
Bere ikerketa-ildo nagusia kultura idatzien historia soziala da, bere arreta bereziki Leon, Gaztela eta Portugalgo erresumetako eliz erakundeen kartularioen produkzioan, faltsifikazioan eta memoria instituzionalean jarriz.
2014an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen doktoratu ondoko bekadun gisa, eta 2017an Portoko Unibertsitatean. Ikerketa-egonaldiak Sorbona IV, Versailles Saint-Quentin-en-Yvelines unibertsitateetan egin ditu, bai eta Poitierseko Centre d’Études Supérieures de Civilisation Médiévale ikergunean ere. Nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, besteak beste Elites clericales y afianzamiento territorial e institucional de la diócesis de Burgos (siglos XI al XV) (2019-2023); Scriptoria, lenguajes y espacio agrario en la alta Edad Media (2018-2021) eta Le pouvoir des listes au Moyen Âge (2015-2019).
Hainbat sari zientifiko jaso ditu, horien artean X Premio de la Sociedad Española de Estudios Medievales delakoa. Buleva-Fuentes taldeko kidea da eta CITCEM-Portoko nazioarteko kolaboratzailea.