Edward Roberts Goi Erdi Aroko Historiako irakasle titularra da Kenteko Unibertsitatean. Manchesterreko Unibertsitatean ikasi zuen eta St Andrews Unibertsitatean doktoratu zen 2014ean. Londresko King's Collegen, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Liverpooleko Unibertsitatean ikerketa-lanpostuak bete ondoren, Kenteko Historia Fakultatean sartu zen 2018an.
Edward Europa karolingiar eta otoniarreko historialaria da (c.750-c.1050). Bere interesa Erdi Aroko literaturan eta zuzenbidean ardazten da, bereziki idazkera historikoan, hagiografian, agirietan eta zuzenbide kanonikoan.
Flodoard of Reims and the Writing of History in the Tenth Century (Cambridge University Press, 2019) lanaren egilea da, eta Robert Gallagher eta Francesca Tintirekin batera, The Languages of Early Medieval Charters: Latin, Germanic Vernaculars and the Written Word liburuaren editorea. (Brill, 2021). Bere egungo ikerketak gotzainak, mugikortasuna eta X. mendeko Europan elizaren hazkunde instituzionala aztertzen ditu.
Robert GallagherRobert Gallagher Goi Erdi Aroko Historiako irakasle titularra da Kenteko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Ikasketak York eta Cambridgeko Unibertsitateetan burutu zituen, eta Kenten sartu aurretik, doktorego ondoko postuak bete zituen Cambridge, Oxford eta UPV/EHUko Unibertsitateetan, azken honetan Languages and Early Medieval Charters proiektuan (www.ehu.eus/lemc).
Bere ikerketak Goi Erdi Aroko Ingalaterra, haren literatura-kulturak eta haren nazioarteko loturak ditu ardatz nagusi. Bereziki, hitz idatziak Goi Erdi Aroko jendarte goiztiarretan banakoei eskaintzen zizkien rolak eta gizarte-balioak ulertzea interesatzen zaio.
Gai horiek aztertzean, bere lanak honako gai hauek jorratzen ditu: hizkuntza aukeratzea, alfabetatzea, identitatea, iraganeko erabilerak, mezenasgoa, egiletza eta testu-interpretazioa. Iturri ugari erabiltzen ditu, eskuizkribuak, poesia, liturgia eta gutunak barne.