Robert Gallagher Goi Erdi Aroko Historiako irakasle titularra da Kenteko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Ikasketak York eta Cambridgeko Unibertsitateetan burutu zituen, eta Kenten sartu aurretik, doktorego ondoko postuak bete zituen Cambridge, Oxford eta UPV/EHUko Unibertsitateetan, azken honetan Languages and Early Medieval Charters proiektuan (www.ehu.eus/lemc).
Bere ikerketak Goi Erdi Aroko Ingalaterra, haren literatura-kulturak eta haren nazioarteko loturak ditu ardatz nagusi. Bereziki, hitz idatziak Goi Erdi Aroko jendarte goiztiarretan banakoei eskaintzen zizkien rolak eta gizarte-balioak ulertzea interesatzen zaio.
Gai horiek aztertzean, bere lanak honako gai hauek jorratzen ditu: hizkuntza aukeratzea, alfabetatzea, identitatea, iraganeko erabilerak, mezenasgoa, egiletza eta testu-interpretazioa. Iturri ugari erabiltzen ditu, eskuizkribuak, poesia, liturgia eta gutunak barne.
CONNECT
Societies on the Edges:
A Combinative Approach to Cross-Cultural Connections in Early Medieval Western Europe